Ego Ibarra 2014: aurrera doa umeen jolas koadernoa
Badoa itxura hartzen, Azpilikueta marrazkilariaren eskuetan, margotzeko, marrazteko, jolasteko eta ikasteko umeendako -6 urte arte- aterako den 30 orrialdeko koadernoa.
Gure herriko ipuinak edo kontuak, joko eta jolas gisa eta bertako euskalkian erakutsi nahi dizkiete txikienei, Badiharduguk eta Ego Ibarra batzordeak, elkarlanean, abian ipini duten asmo honek. Herriaren sorrera, Eibarko emakumeak, artistak, herriko mapa, txoriak, arbolak, san blasaren errezeta, Eibarren egindako tresnak, erreka, eraikinak.... Denetik jasoko du eta, erdian, umeen gozamenerako, “Pantxika” astoaren kareta-posterra izango du.