how to add a hit counter to a website
Logo Eibarko Udala Español

Unbe

Zenbakia
62
Koordenatuak
X: 543507 Y: 4779701
Lat: 43.16695 Long: -2.46609
(+ gehiago koordenatuei buruz)
Altuera
540
Kategoria

Udalerrien arteko muga. Mugarriak bi udalerri banatzen ditu: Eibar eta Elgeta

Ezaugarriak

Oinarri karratua, prisma itxura eta kareharriz egina dagoen mugarria.

Markak / Inskripzioak

ELGUETA y EIBAR

Egoera

Erpin batzuk apurtuta daude baina orokorrean egoera onean dago.

Nola heldu

Azurtzatik edo Eibarretik ere heldu gaitezke bertara. Azurtzan gaudenean Galdaramiñora doan pistatik igoko gara. Ondoren, gorago, pista bat igaro beharko dugu, eta mendi-mazelaren hegaletan zehar ibiliz mugarrira helduko gara. Eibartik heltzeko, Unbetik Azurtzara doan bidea hartuko dugu. Altamirako zelaigunera iritsitakoan, mendi bizkarretik igotzen hasiko gara mugarriarekin topo egin arte. Aurreko mugarritik 160 m-ra dago, 296º ipar-mendebalderantz.