Urrestigaña
- Zenbakia
- 18
- Koordenatuak
-
X: 541159 Y: 4783859
Lat: 43.20452 Long: -2.49466
(+ gehiago koordenatuei buruz) - Altuera
- 668
- Kategoria
-
Lurralde-muga. Mugarriak bi udalerri banatzen ditu: Eibar eta Ermua
- Ezaugarriak
-
Oinarri karratua, prisma itxura eta hareharriz egindako mugarria.
- Markak / Inskripzioak
-
Er letrak ditu zizelkatuta, eta beste aldean metalezko plaka bat du erantsita “Eibar – Ermua / M11” inskripzioarekin.
- Egoera
-
Egoera onean dago.
- Nola heldu
-
Urkoko ipar-mendebaldeko gailurra jarraituz Auntzarterantz, Urrestiko mendi-lepoa baino pixka bat aurrerago, ate bat zeharkatu behar da, eta aurrerago eskuinaldeko bidezidorretik joan behar gara. Bidegurutze honetatik metro gutxira dago mugarria. Aurreko mugarritik 710 m-ra dago, 299º ipar-mendebalderantz.
- Oharrak
-
Bitxia bada ere, mugarri hau ez da agertzen 1927ko aktan.