Mandiola auzoa
Mandiola zabala dala aittatu dogu, eta izan bihar, bertan daren 29 basarrixak bere barnian jasotzeko. Hogetabederatzi gaur egun darenak, bere sasoian beste 16 be tente egon ziralako auzuan. Eskolak, oiñ dala gitxi egindako etxe barrixak eta ermittak be badake beran lekutxua Mandiola Ballian.

Santakurutz eskoliak be badaka beran garrantzixa Mandiolan eta inguruko baillaretan. Izen bereko ermittian azpikaldian zeguan eskolia eta bertara juaten ziran Mandiolako eta baitta Gorostako neska-mutil gehixenak be ikasi biharrekuak ikastera. Aspaldittik itxitta, gerra aurretik egindako eskola honen aztarna gitxi batzuk besterik ez dira gelditzen gaur egun.
Santakurutz ingurua, puntu estratejikua izan zan gerra garaixan. Gorrixen frente bat bertan zeguan; beste bat, barriz, Akondia gañekaldian. Baiña ez dira gerra kontuak bakarrik Mandiola ballarak gordetzen dittuanak, erromerixak be egitten ziran. Izuan egitten ziranak oso ezagunak ziran Eibarren eta beste baillaretatik eta herrittik be igotzen zan jendia jai giruak deittuta. Gerora Usartzan be hasi ziran erromerixak egitten.
Auzoko basarrixak
- Abauntzaga / Abontza (Mandiola)
- Aizpiri (Mandiola)
- Akondia (Mandiola)
- Amezabalegiabeletxe / Amazabalei, Abanzabalei Abeletxe (Mandiola)
- Amezabalegibekoa / Abanzabalei, Amazabalei Behekua (Mandiola)
- Amezabalegigoikoa / Abanzabalei, Amazabalei Goikua (Mandiola)
- Aritxulueta (Mandiola)
- Arlabanbekoa / Arlaban Behekoa (Mandiola)
- Arlabangoikoa / Arlaban Goikoa (Mandiola)
- Arrajola (Mandiola)
- Asolabarri (Mandiola)
- Asolagainekoa (Mandiola)
- Asolaigartza / Asoliartza (Mandiola)
- Gisasola (Mandiola)
- Ibargain (Mandiola)
- Iturrao / Itturrua (Mandiola)
- Iturraoabeletxe / Itturrua Abeletxe (Mandiola)
- Ixua (Mandiola)
- Mandiolaazpikoa / Mandiola Azpikua (Mandiola)
- Mandiolagainekoa / Mandiola Gaiñekua (Mandiola)
- Mirafloresbekoa (Mandiola)
- Mirafloresgoikoa (Mandiola)
- Nagiorbebekoa / Naiorbe Behekua (Mandiola)
- Pagaegi / Pagei (Mandiola)
- Pagaegiabeletxe / Pagei Abeletxe (Mandiola)
- Pagaegi Korta / Pageikorta (Mandiola)
- Pitxargaingoa / Pitxargain (Mandiola)
- Urkizuegi / Urkuzei (Mandiola)
- Zozola (Mandiola)