how to add a hit counter to a website
Logo Eibarko Udala Español

Eibarko Itun Federalaren 150. urteurrenaren hitzaldi eta ponentzia guztiak webgune honetan

Ekainaren 22an Eibarren izandako saio guztiak hiru zatitan plazaratu dira
Eibarko Itun Federalaren 150. urteurrenaren hitzaldi eta ponentzia guztiak webgune honetan
2019/07/24

Aurreneko zatiak federalismoaren iraganari eta etorkizunari buruzko mahai-ingurua biltzen du, Alberto López Basaguren, Antonio Rivera eta Zulima Pérez i Segui hizlari dituela.

Hurrena, Antxon Narbaiza Azkueren komunikazioa dugu, “Eibartarren portaera errepublikanoak: Vicente Aguirre, Echeverria, Ortiz de Zarate, Ibarzabal eta beste hainbat” deritzona.

Eta azkenak Carme Valls-Llobet, Jesús Ruiz-Huerta, Juan Puig de la Bellacasa, Zulima Pérez i Segui, Santiago Coello eta Lurdes Auzmendi federalisten hitzak dakartza eta 2019ko Eibarko Itun Federala (1869-2019) oroituz sinatu zuten “Itun Federal Berria”.