Amurutegi
- Zenbakia
- 28
- Koordenatuak
-
X: 541459 Y: 4786043
Lat: 43.22417 Long: -2.49081
(+ gehiago koordenatuei buruz) - Altuera
- 238
- Kategoria
-
Lurralde-muga. Mugarriak bi udalerri banatzen ditu: Eibar eta Markina
- Ezaugarriak
-
Mugarri irregularra, zakarki zizelkatua eta hareharriz egina.
- Markak / Inskripzioak
-
Ez da markarik antzematen. Plaka bat du “M8” inskripzioarekin.
- Egoera
-
Ondo dago, baina inguruan duen sasipe guztiaren ondorioz, oso zaila da aurkitzea.
- Nola heldu
-
Izuatik Barinagara jaisten den errepidea jarraituz, Aginaga bidegurutzea baino 300 m beherago hormigoizko zubi batek erreka zeharkatzen du. Bide honetatik igo, eta ez egin kasurik eskumara dagoen bideari. Ondoren, ezker aldetik, beste mendi-adar bat jaisten da Amurutegi baserri eroriaren aztarnetara. Aurrera jarraituko dugu soilgune batera iritsi arte. Mendi bizkarretik jaitsi sakonune txiki bat aurkitu arte. Tontor baten gainean dago. Aurreko mugarritik 317 m-ra dago, 128º hego-ekialderantz.
- Oharrak
-
Oregizar baserriko Juan Jose Zuluagak eta Aboagazpiakoa baserriko Jose Arizmendiarretak emandako argibideei jarraituz, hiru saialdi eta gero lortu genuen mugarriaren kokalekua zehaztea.