Amezti
- Zenbakia
- 14
- Koordenatuak
-
X: 541739 Y: 4782845
Lat: 43.19535 Long: -2.48760
(+ gehiago koordenatuei buruz) - Altuera
- 561
- Kategoria
-
Lurralde-muga. Mugarriak bi udalerri banatzen ditu: Eibar eta Ermua
- Ezaugarriak
-
Oinarri karratua eta prisma itxura duen mugarri hau zementuz egina dago.
- Markak / Inskripzioak
-
Plaka metaliko bat du erantsita “Eibar – Ermua / M8” inskripzioarekin.
- Egoera
-
Ondo kontserbatuta dago.
- Nola heldu
-
Urkora bidean Elorretagoikua baserria pasatutakoan, eskuinera biratuko dugu ondoren pinuditik igotzen den bidezidorra hartzeko. Mugarria justu bidezidorraren hasieran dago. Aurreko mugarritik 88 m-ra dago, 17º ipar-ekialderantz.
- Oharrak
-
1927ko aktaren arabera mugarri hau ez da existitzen, Arrikurutz izeneko 13. mugarritik Aritxuluetaburu izeneko 15. mugarrira salto egiten du.