how to add a hit counter to a website
Logo Eibarko Udala Español

Sutxuegi

Zenbakia
36
Koordenatuak
X: 545885 Y: 4782313
Lat: 43.19032 Long: -2.43662
(+ gehiago koordenatuei buruz)
Altuera
227
Kategoria

Udalerrien arteko muga. Mugarriak bi udalerri banatzen ditu: Eibar eta Soraluze

Ezaugarriak

Oinarri karratua, prisma itxura eta kareharriz egindako mugarria.

Markak / Inskripzioak

E eta P inizialak ditu zizelkatuta. Goiko aldean muga dauka zizelkatuta.

Egoera

Erdi lurperatuta zegoen eta goroldioz beteta.

Nola heldu

Nahiko zaila da mugarri honetara heltzea. Irure auzotik ateratzen den bidea hartu mendebalderantz, ondoren egin bira ekialderantz telefonia-antenaren azpian kokatzeko. Beste sigi-saga bat egingo dugu jaistean, eta bidearen eskuinaldean aurkituko dugu. Aurreko mugarritik 274 m-ra dago, 175º hego-ekialderantz.