how to add a hit counter to a website
Logo Eibarko Udala Español

Asurtzako iturria

Zenbakia
60
Koordenatuak
X: 544022 Y: 4779442
Lat: 43.16458 Long: -2.45977
(+ gehiago koordenatuei buruz)
Altuera
458
Kategoria

Udalerrien arteko muga. Mugarriak bi udalerri banatzen ditu: Eibar eta Elgeta

Nola heldu

Asurtzako iturria aurreko mugarriaren iparraldean dago; eta hura identifikatzeko, garbitegi zaharraren aztarnak daude. Mugarria iturritik pare bat metrora dago, mendebaldean. Aurreko mugarritik 65 m-ra, 320º ipar-mendebalderantz.

Oharrak

Mugarria desagertuta dago. 1927ko aktaren datuak kontuan hartuta eta Iraegi baserriko Jose Maria Hormaetxearen laguntzaz jakin genuen mugarriaren kokalekua. Beraz, emandako koordenatuak behin-behinekoak dira.