how to add a hit counter to a website
Logo Eibarko Udala Español

Hainbat arlotan egin duten lanagatik ezagutzera ematea merezi duten eibartarrak webgune honen “Eibartarrak” atalean.

Felipa Guisasola (1852-1939) damaskinatzailea, Felisa Ventura (1902-1959) udal praktikantea, Joaquin Gorrochategui hizkuntzalaria, Koldo Zuazo dialektologoa eta Montserrat Garate historiagilea dira azken asteotan "Eibartarrak" atalera gehitu ditugun herrikideak.
Hainbat arlotan egin duten lanagatik ezagutzera ematea merezi duten eibartarrak webgune honen “Eibartarrak” atalean.
2020/05/26

Felipa Guisasola damaskinatzaile handia (1852-1939), hainbat domina eta sari irabazitakoa; Felisa Ventura (1902-1959) udal praktikantea izandakoa, eta Ziriako Agirre medikuarekin tuberkulosiaren kontra jardundakoa; Joaquin Gorrochategui katedratikoa, indoeuroparraren aditurik handiena; Koldo Zuazo dialektologiako katedraduna eta gaur eguneko euskalkien maparen egilea; eta, Montserrat Garate, XVIII. eta XIX. mendeetako itsasoz haraindiko merkataritzan aditua: horiexek ditugu eibartar guztiek ezagutu beharko lituzketen herrikideetako batzuk, Ego Ibarra batzordeak herritarren artean ezagutzera eman nahi dituenak.

Biografia horiez gain, hemendik denbora gutxira kaleratuko den web-atal berriari begira, Eibarko industria-eraikinetako hainbat arkitektoren eta industria-ingeniariren aipamen biografikoak ere egin dira, eta atal horretan, beste askoren artean eibartar bi ditugu, Felipe Anitua industria-ingeniaria eta Miguel Ángel Lazpita arkitektoa, biak Eibarko hainbat industria-eraikinen egileak.

2020ko Lanbide programaren barruan egin den lan hau Itziar Sapsoothom eibartarrak burutu du.