how to add a hit counter to a website
Logo Eibarko Udala Español

Santutxutrangua

Zenbakia
49
Koordenatuak
X: 545467 Y: 4780532
Lat: 43.17431 Long: -2.44191
(+ gehiago koordenatuei buruz)
Altuera
488
Kategoria

Udalerrien arteko muga. Mugarriak bi udalerri banatzen ditu: Eibar eta Soraluze

Ezaugarriak

Oinarri karratuko eta prisma itxurako hormigoizko mugarria.

Markak / Inskripzioak

Ez dauka markarik. Goiko aldean muga dauka zizelkatuta.

Egoera

Egoera onean dago. Gaizki sartuta dago, mugitu egiten da.

Nola heldu

Igartuko mendi-lepotik gatozela, 049 mugarria atzean lagata hego-mendebaldetik jarraitu, mugak egiten duen bidetik. Ezkerraldean aurkituko dugu. Aurreko mugarritik 125 m-ra dago, 219º hego-mendebalderantz.

Oharrak

Jatorrizko mugarria ez dugu aurkitu. Ziur aski eraman egingo zuten. Ez dago kokatuta jatorrizko mugarria zegoen tokian. Aktaren arabera, aurreko mugarritik 166 m-ra egon beharko litzateke, eta 125 m-ra dago.