how to add a hit counter to a website
Logo Eibarko Udala Español

Santutxu Aingeruguarda

Zenbakia
51
Koordenatuak
X: 545364 Y: 4780131
Lat: 43.17071 Long: -2.44321
(+ gehiago koordenatuei buruz)
Altuera
544
Kategoria

Udalerrien arteko muga. Mugarriak hiru udalerri banatzen ditu: Eibar, Bergara eta Soraluze

Ezaugarriak

Oinarri hirukia, prisma itxura eta kareharriz egindako mugarria. Mugarriak Eibar, Soraluze eta Bergara banatzen ditu.

Markak / Inskripzioak

“Placencia – Bergara – Eibar 1873”. Azken bi inskripzio horiek ez daude osorik.

Egoera

Zatiren bat edo beste falta zaio.

Nola heldu

Igartuko mendi-lepotik heldu ahal gara bertara, aurreko mugarrietara heltzeko deskribatutako bidetik. Aurreko mugarritik 234 m-ra dago, 205º hego-mendebalderantz. Azurtzatik heldu gaitezke ere, Topinburu inguratzen duen pista eskuinaldetik jarraituz.