Eibarko mapa toponimikoa
Aurreko ikerketa batzuetan Eibarko hiri toponimia jaso ondoren, oraingo honetan mendi toponimia jasotzeari ekin diogu: errekak, mendiak, basoak, baserriak... Bilketa lana osatzeko, iturri idatziak zein ahozkoak kontsultatuko dira, Eibarko baserritarrei egindako elkarrizketen bitartez.
Lan hori Eibarko udaleko Hirigintza eta Ego Ibarra batzordeen eskutik joan da, eta Itziar Alberdi eta Asier Sarasua ikerlariak izan dira leku-izen guztiak jasotzeko ardura izan dutenak. Beraien esku egon da elkarrizketak egitea, artxiboak eta agiri zaharrak arakatzea, eta mapa atontzea.
Lana 2003. urtean abiatu zen, eta hainbat fase izan ditu. Lehenengo artxiboak arakatu ziren, antzinako agirietan toponimoak bilatuz. Hurrengo urratsean lekukoen testigantzak jaso ziren.
Mapan, 1:500 eskalakoa denez, 600 bat izen agertuko dira, baina datu-basean askoz izen gehiago gorde dira.
Maparen aurkezpena, martxoaren 10ena, eguerdiko 12etan, Udaletxeko Pleno Aretoan.
Informazio gehiago Ikerketen atalean.
Dokumentuaren akzioak