Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko San Andres elizak Monumentu izendapena jaso du

2005/03/10
Eibarko San Andres elizak Monumentu izendapena jaso du Eusko Jaurlaritzaren otsailaren 1eko 21/2005 Dekretuaren bidez Sailkatutako Kultura Ondasun gisa.

Izendapen hau jasotzeko, San Andres parrokiaren inguruko txosten sakon bat egin da. Eliza XVI. eta XVII. Mendeetan proiektatu eta eraiki zen arren, elizaren eraikuntza-sistemak eta formek Europako leku askotan oraindik indarrean jarraitzen zuten patroi gotikoei erantzuten diete, batez ere iparraldean, eta modu errenazentistei (zutabeak, koroa, leihoak eta idi. Begiak) eta barrokoei (portada) egindako erreferentziak ditu.

Babesteko araubidearen xedapen orokorrak dioenaren arabera, Babes-araubide hau Euskal Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1190 Legearen 12.artikukuak ezartzen duenarekin bat etorriz idatzi da, Eibarko San Andres Eliza monumentu izendapenarekin sailkatutako kultura-ondasun izendatzeko espedientea lege horretara egokitu behar delako, monumentua adierazpen horretakoa baita.

Otsaileko dekretuan zehazki aipatzen dira zeintzuk diren bereziki babestu beharreko osagaiak, eta elizaren erabilerarako araubidea ere zehazten da.

Informazio guztia, hemen:

Dokumentuaren akzioak