Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2012ko Euskal Jaia Eibarren eta Ezpalak nazioarteko jaialdia

2012/05/22
Kezka dantza taldea , Ball de Gitanes (L'Arboç, Tarragona), Eltziegoko dantzariak (Eltziego, Araba), Añate folklore taldea (La Victoria de Acentejo, Tenerife) eta Cortes-eko paloteadoa (Cortes, Nafarroa) denak bilduta.

Argazkia: Kezka Dantza Taldea

Klub Deportiboaren, Kezka Dantza Taldearen eta herriko beste hainbat elkarteren eskutik datorkigun Euskal Jaiak “Ezpalak” dakargu, dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdi ikusgarria. Aurten zinta-dantzak izango dira gai eta ikusgai nagusi eta Kanarietako eta Kataluinako zinta-dantzez gozatzeko aukera izango da Araba, Nafarroa, Bizkaia eta Gipuzkoakoako taldeekin batera. Maiatzaren 25ean abiatuko da jaialdia Baionan, 26an, larunbatean, Iruñean izango da eta 27an igandean Eibarren amaituko da.

Aste osoan zehar, Euskal Jaiak beste hainbat ikuskizun eta ekitaldi eder ere izango ditu: Patxi Saiz-en kantaldia, gatzatua egiten ikasteko tailerra, kantu afaria, , umeendako jokoak eta jolasak Untzagan, Artisau eta Baserritarren azoka...

Lortu hemen Ezpalak jaialdiaren informazio gehiago.

Dokumentuaren akzioak