Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2013ko Juan San Martin Beka: EIBAR.org blog komunitatea: hurbilketa bat atariaren analisiaren bidetik lanari

2013/11/29
Maialen Odriozola Martija zumaiarrak irabazi du aurtengo saria. Kazetarizan lizentziatua da eta multimedian aditua.

Maialen Odriozola, irabazlea

Eibarko Udalak, Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzarekin esleitutako Juan San Martin bekak aurten, “Kazetaritza” proposatu du ikerketa esparrutzat, eta lan honek blogek komunikatzeko tresna gisa duten balioan sakondu nahi du. Horretarako, Eibar.org blog komunitatea hartuko du ikerketa objektu bezala. Egungo kronistak ote dira blogariak? Gogoeta egingo du, beraz, blogarien funtzioen inguruan, baina Eibar.org ataria, blogez aparte atal gehiagok ere osatzen dute, hori dela eta, web orriaren analisia egingo da alderdi guztiak aztertuz, eta atal horiek herri informazioan eraginik duten ikertuko da, azkenik. Helburu horrekin, adierazle kuantitatiboen bilketa eta analisia egingo da. Horrez gain, teknika kualitatiboak ere erabiliko dira, komunitatearen funtzionamendua ulertzeko eta teknologia berriez gogoeta egiteko herritarrentzat informazioa hedatzeko tresna gisa.

Dokumentuaren akzioak