2015eko apirila Eibarren: azpimarratzekoak dira Mendi Astea, Eibarko Artisten Elkarteak egingo duen erakusketa eta Institutuko ikasleena
![](https://egoibarra.eus/eu/albisteak/2015eko-apirila-eibarren-azpimarratzekoak-dira-mendi-astea-eibarko-artisten-elkarteak-egingo-duen-erakusketa-eta-institutuko-ikasleena/@@images/d65ccd73-1cee-4bbe-8a86-29fdb10b3cc5.jpeg)
Argazkia: Xavier de Le Rue http://neverstopexploring.com/athletes/xavier-de-le-rue/
Eibarko Klub Deportiboaren Mendi Astera –apirilaren 13tik 17ra- “Bilbao Mendi Film Festival”eko ikuskizunik ederrenak etorriko dira apirilaren 15ean eta 16an Coliseora: Afterlow (AEB, euskaraz eta gazteleraz azpi-titulatua), Valley Uprising (AEB, gazteleraz azpi-titulatua), Mission Antarctic (Frantzia, gazteleraz azpi-titulatua), Sati (Polonia; euskaraz eta gazteleraz azpi-titulatua), eta Drawn (AEB, euskaraz eta gazteleraz azpi-titulatua).
Horrez gain beste hainbat ekitaldi ere antolatu dituzte: liburu aurkezpenak, dokumentalak Portaleko aretoan hilaren 14an (Sunnyata Lapse –euskaraz- Ibon Muguerzarena; eta El Placer de Descubrir, Mikel Zabalzarena), hitzaldiak... Eta azkenik, 17an, herriko umeek slackline eta eskaladaz gozatzeko aukera izango dute Toribio Etxebarria kaleko horman.
Dokumentuaren akzioak