Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2015eko Juan San Martin beka: Etnologia. Orain arteko irabazleak eta argitaratutako lanak

2015/06/30
Juan San Martin Bekaren 2015eko edizioak Etnologia izango du ikerketa esparru eta langai. Eskaerak eta gainerako agiriak Eibarko udalean aurkezteko epea 2015eko irailaren 1etik urriaren 9ra bitartean izango da.

Eibar berreraikitzen hasita, 1946ko maiatza. Indalecio Ojanguren. Guregipuzkoa.

Aurtengoarekin XII. edizioa beteko du Eibarko Udalaren beka honek, 2001ean izan baitzen aurrenekoa. Bekak sei argitalpen eskaini ditu orain arte; UEUk horietatik bost editatu ditu eta UPV/EHUak bat.

Orain arteko irabazleak eta lanak:

  • 2001ean: 

    • Antropologia eta Filologia 

    • Patxi Salaberri Zaraitegi. 

    • Euskal deiturategia: patronimia. (ISBN: 978-84-8438-039-4; 2003) 

  • 2002an:

    • Artearen historia eta Historia 

    • Gotzon Iparragirre Burgoa

    • Liberalismoa Eibarren XIX. mendean. (Debarroko oasi liberala; 978-84-8438-171-6; 2008) 

  • 2003an: 

    • Botanika eta Mendizaletasuna 

    • Aitor Gerenabarrena Osa, Asier Arregi Hernandez eta Imanol Manterola Agirrezabala

    • Debabarreneko landaredia ibilaldien bitartez. 

  • 2004an: 

    • Kazetaritza eta Literatura 

    • Idurre Alonso Amezua 

    • Euskal literatur sistema eta hierarkizazio prozesuak irakaskuntzan (Erdigune literarioak irakaskuntzan. 978-84-9860-328-6; 2013). 

  • 2005ean:

    • Zuzenbidea eta Filosofia

    • Joxe Azurmendi Otaegi 

    • Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua.(ISBN: 978-84-8438-099-3; 2007) 

  • 2006an: 

    • Linguistika eta toponimia 

    • Maia Duguine Haristoy 

    • Argumentu isilen tipologiatik orotariko teoriara (Argumentu isilak eta hizkuntza aldakortasuna. ISBN: 978-84-8438-329-1; 2010) 

  • 2007an:

    • Antropologia eta Arkeologia 

    • Aitzol Loiola Idiakez 

    • Gaztedia Eibar herriaren giza eraikuntza-eraldakuntzan 

  • 2008an:

    • Artea eta Mendizaletasuna 

    • Hutsik geratu zen 

  • 2009an: 

    • Artea

    • Francisco Javier Muñoz Fernández 

    • Euskal Herriaren eraikuntza gerra ostean: Eibarko herriaren berreraikuntza (Edizio digitala; ISBN: 978-84-695-8668-6)

  • 2011n:

  • Mendizaletasuna 
  • Haritz Monreal 
  • Mendi literatura: narratiba biografikoaren azterketa konparatiboa (Oharra: ikerlariak Bekari uko egin zionez lana ez da amaitu)

2013: Kazetaritza

  • Maialen Odriozola Martija
  • Eibar.org blog komunitatea: hurbilketa bat atariaren analisiaren bidetik.

Juan San Martinen biografia gure webgunean dago ikusgai.

 

Dokumentuaren akzioak