Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

“Eibar mugarriz mugarri” gure herriaren muga guztiak ezagutzeko ekimena Klub Deportiboaren eskutik

2014/02/13
Eibarko mugarri guztiak etapa bitan ezagutzeko aukera izango dugu martxoaren 15ean eta 29an Julian Etxeberria, Periko Iriondo eta Angel Treviño Klub Deportiboko kideek egindako lanari esker

Joan zen urtean, herriko mugarri guztiei buruzko lana Ego Ibarra batzordean aurkeztu ondoren, 2014. urtean lanaren hedapenari eta ezagutzari garrantzia ematea erabaki zen. Oraingo ekimen honi esker, Ermua, Mallabia, Markina-Xemein, Elgoibar, Soraluze, Bergara, Elgeta eta Zaldibar herriekin ditugun mugarri guztiak ezagutuko ditugu: 71 mugarri guztira, 35 kilometro inguru oinez.

Martxoaren 15ean, Ego errekaren ezkerreko aldean geratzen den zatia egingo da. Egun horretan Zaldibar, Ermua, Markina eta Elgoibarrekin ditugun mugarriak ezagutuko ditugu.

Bigarren etapan, martxoaren 29koan, Ego errekaren eskuma aldean daudenak ikusteko aukera izango dugu. Eibarrek, inguru horretan, Soraluze, Bergara, Elgeta eta Zaldibar udalerriak ditu alboan.

Hona hemen egun bi horietako ibilbide zehatza, Julian Etxeberriak egindakoa,  euskaraz eta gazteleraz deskargatzeko moduan.

Dokumentuaren akzioak