Abenduaren 20an "Eibarko Untzaga plazaren bilakabidea - Evolución de la Plaza de Unzaga (1896-2010)" liburua aurkeztuko da
Liburuak 88 orrialde dauzka, eta ilustrazioak Untzaga plaza goitik hartuta egongo balitz bezala daude eginda eta 1896, 1916, 1936, 1956, 1976, eta 2010ean plazan zer eraikin, altzari edo azpiegitura zegoen jasotzen ditu, eraikin eta elementu bakoitzaren deskribapenarekin. Azken zatian, hidrografiari buruzko aipu batzuk eta gerra zibilak Untzagan egindako kalteak dakartza.
Liburuan Javier Martínek egindako marrazkiak koloreztatuta azaltzen dira eta, horrez gain, Udal Artxiboko argazkiak eta planoak daude jasota, horietako asko inoiz ikusi gabeak, baita beste leku batzuetatik jasotako argazkiak ere, egileak egindako lanaren lagungarri eta osagarri.
Liburua abenduaren 20an aurkeztuko da, udaletxean, iluntzeko zazpietan eta hurrengo egunetik egongo da salgai 28 euroan.
Dokumentuaren akzioak