Ahozko historia, memoriaren transmisioa: Emakumearen hitza ez da ur gaineko bitsa (Palabra de mujer) dokumentala Ego Ibarraren Youtube kanalean.
Berdintasunaren bide luzea erakusketa aberasteko eta osatzeko egin den Emakumearen hitza ez da ur gaineko bitsa (Palabra de mujer) dokumentalak gure herriko andrazkoek ahoz gora eta zuzen adierazitako bizi-testigantzen bidez biltzen du erakusketaren panelek irudiz eta letraz erakusten duten ehun urteko ibilbide luzea, etenik gabekoa.
Merezi du nortzuk ziren —zoritxarrez, hauetako asko ez daude gure artean— eta diren esatea, merezi dutelako: Euxebi Gisasola, Eneritz Arrillaga, Agustina Askasibar, Ana Mª Aldazabal, Julita Arregi, Mª Carmen Agirre, Asun Anguera, Luciana Larreategi, Felisa Eriz, Dominga Arrillaga, Concepción Martinez, Maritxu Olarra, Alaitz Andonegi, Nicolasa Urtiaga, Rosario Alcerreca, Mercedes Telleria, Felisa Pascual, Faustina López, Marixabel Ugarteburu, Edurne Aranberri, Marina Basterra, Enaitz Alberdi, Lucia Larreategi, Genoveva Villar, Felisa Urzuriaga, Asunción Kortabarria, Amaya Arriola, Tomasa Idarraga, Mª Luisa Zuloaga, Mª Paz Guisasola, Miren Cid, Maddi Sarasua, Leonor Larrañaga, Benigna Sarasketa, Juana Arrieta, Dolores Tolosa, Arrate Berasaluce, Tere Gantxegi, Miren Begoña Arriaga, Juanita Unzueta, Carmen Apellaniz, Lorea Lasa, Adela Telleria, Agirre-Unzeta ahizpak, Mª Luisa Aranzabal, Juana Josefa Loyola, Antonia Salaberria, Adelina Unanue, Maite Zanguitu, Felisa Solozabal, Mª Dolores Garate, Maite Nazabal, Carmen Retenaga, Conchita Lizarralde, Asun Gandiaga, Aurea Mendizabal, Gloria Lizundia, Juana Zugasti, Jesusa Aranceta, Maria Jose Untzetabarrenetxea, Mª Asun Azpiri, Timotea Echaniz, Maritxu Osa, Mª Carmen Sarasua, Onintza Irigoien, Ofelia de los Toyos, Aurora Bascaran, Naia Kortabarria, Emilia Unamuno, Asunción Larraza, Mertxe Ugarte, Arantza Arriola, Begoña Zaldibar, Jesusa Astigarraga, Alicia Gonzalez, Margarita Murguizu, Nieves Acha, Jesusa Astigarraga, Petra Agirregomezkorta, Mª Luisa Maitre-Jean, Maritxu Aranberri, Maria Luisa Ruiz, Uxue Igarza, Beatriz Arrizabalaga eta Iraider Garcia.
Erakusketa amaitzear dagoela, argitara ematen da Ego Ibarra Batzordeak eta Badihardugu elkarteak egindako dokumental hau, Eibarko emakumeen bizipenak eta hausnarketak, bidaide eta bidelagun ez ezik, bizi-ikasgai ere izan ditzagun.
Dokumentuaren akzioak