Argazkiak mintzo Eibarko kaleetan: mikeleteen etxe zaharra, Orozkoneko tailerra, Indianokua…
Azitainen jarri den argazkia. Foto: EUA, Benigno Plazaola Funtsa.
1968ko argazkia dugu Otaola hiribidekoa: Unibertsitate Laborala ari dira eraikitzen; bide baztarrean, ezkerrean, mikeleteen etxe zaharra dugu.
Eibarren egiten ziren motoak eta motozikletak beharginek probatu egiten zituzten saldu aurretik. Horixe da Azitaingo gasolindegiaren ondoko eraikinaren horman jarri den argazkiak erakusten diguna. 1953. urtekoa dugu, Gabilondoneko fabrikaren ondoan aterata dago. Atzeko aldean, Barakaldo kaletik gora, Txarakoarako bidean hasieran zegoen Orozcoren tailerra ikusten da; Ondamendi tabernaren kartela ere bai, sasoi batean hain ezaguna izan zen taberna.
Azkenik, Toribio Etxebarria kaleko argazkia, 1953koa hori ere. Indianokua jauregia dugu atzean. Ezkerrean, orduan egin berriak ziren 17,19,21,23 eta 25 eraikinak eta Ardantzako etxe zaharrak —gaur egun Toribio Etxebarria 9-11-13—. Eskuman, Jose Felipe Artamendiren tailerra, parrokiako lokalak, Arrizabalagaren tailerra, eta Buenos Aires taberna dagoen eraikinaren fatxada.
Argazkiak dira mintzo; erretratuz erretratu goaz harikaltzen herriaren historia.
Otaola hiribidea.
Azitain.
Toribio Etxeberria.
Dokumentuaren akzioak