Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

“La arquitectura de la bicicleta en Eibar”: Joseba Aranzabalen hitzaldia irailaren 30ean, osteguna, Klub Deportiboaren egoitzan, 19:30ean.

2021/09/23
Aforoa dela-eta, Eibarko Txirrindulari Elkartearen eta Klub Deportiboaren laguntzarekin antolatutako hitzaldi honetara joateko izena eman behar da.

1960ko Bicicleta Eibarresa. Jean Claude Annaert frantziarra, 5. etaparen irabazlea. Argazkia: Ares.

Joseba Aranzabal Iraeta arkitekto eibartarra “Bizikletagintzaren arkitektura Eibarren” doktorego-tesia prestatzen dabil. Hitzaldian orain arte jorratu dituen alderdiak azalduko ditu: zer enpresa, lantegi eta tailer aritu ziren bizikletak egiten edo haien osagairen bat egiten. Eibar ezaguna baita txirrindularitzarekiko zaletasunagatik (Arrateko igoera, Eibarko Bizikleta, Valenciagaren Oroimenezkoa) eta, nola ez, bizikletak egiteagatik.

Oro har, hiria ezaguna da batez ere historian zehar hiru enpresa handi izan dituelako (ORBEA, BH, GAC) baina hizlariak nabarmenduko du 20 marka erregistratu baino gehiago daudela jasota: Abelux, Gamma, Zeus, Echasa, Fenix, Hispano Ingelesa, Norma, Nicolás Arregui, Saeta, Salaberria, La Vasco Belga, Luis Iriondo, CIL, Ciclos Iberia, El Reno…

Bere saioa ez da bakarrik bizikletak egiten dituzten fabriketan oinarrituko, osagarriak nork egiten zituen ere azalduko du,  hala nola TRIPLEX bidoiak (Bascaran), IRIS kateak, T.AMUATEGUI pedalak, AZPIRI, ARANCETA eta PALACIOS argiak eta tinbreak, El TIGRE zelak, HETA gurpil-puzgailuak, LUIS URZELAI zelak, E.ACHA radioak, ALBIZURI frenoak, H. LARRAÑAGA kanbioak, IRAZOLA hagunak eta beste hainbat eta hainbat tailer aipatuko ditu.

Aforoa dela eta, hitzaldira joateko interesa dutenek beren datuak (izen-abizenak, telefonoa, posta elektronikoa) bidali behar dituzte helbidera, irailaren 24tik 29ra, edo Klub Deportiboaren egoitzara bertara joan (Toribio Etxebarria 16, 1), irailaren 24an, 27an, 28an eta 29an, 17:30etik 21:00etara.

Dokumentuaren akzioak

etiketak: 675urte