Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Arrateko jaiak: irailak 7-8-13

2009/08/24
Arrateko Amaren jaiak ekitaldiz beteta datozkigu: bertsolariak, KEZKA dantza taldearen "Arrateko Amaren Dantzak", trikitilariak, rocka, Kofradixa eguna...

ARRATEKO AMAREN JAIAK 2009

Irailak 7, Arrate bezpera

  • 18:00.- Meza Arrateko Santutegian, eta ondoren, Salbea. Jarraian, txupinazoa eta kanpai errepika.
  • 20:00.- Rock kontzertua Bizardunak taldeakin, txosnen eskutik.
  • 21:00.- Bertso Afaria: Maialen Lujanbio, Angel Mª Peñagarikano, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso Gaijartzailea: Asier Ibaibarriaga. Kantabria jatetxean. Sarrerak: 26 €. (Sagarbitxa - Kultu - Kantabria - ...eta kitto!). Antolatzailea: "... eta kitto!".

Irailak 8, Arrate eguna

  • 10:00.- Azitaingo surtidoretik irten eta Arratera igoera, Ama Birjinaren pausoen bide zaharretik. Salda, txorizoa eta ardoa banatuko dituzte Zesteroko iturrian Jai Batzordeak antolaturik.
  • 10:00.- Kittonbola!
  • 10:30.- Kalejira Eibarko Usartza Txistulari taldearen eskutik. . * 11:00.- Meza Nagusia Arrateko Santutegian. Kezka dantza taldeak eta Usartza Udal Txistulari taldeak Arrateko Amaren ezpata-dantza egingo dute. Ondoren Arrateko Amaren prozesioa Usartza Txistulari taldeak, Kezka Dantza Taldeak, bertsolariek eta agintariek lagundurik. Arrateko Amaren ezpata-dantza egingo dute. Trikitilariak: Jainaga eta Narbaiza. Bertsolariak: Azpillaga, Meabebasterretxea eta Narbaiza.
  • 12:30.- Kezka Dantza Taldeak eta Usartza Udal Txistulari Taldeak Arrateko Amaren Dantzak aurkeztuko dituzte zelaian: ezpata-dantza eta makila txikien dantza.
  • 13:30.- Trikitilari eta bertsolarien saioa.
  • 14:30.- Lagunarteko Bazkaria Kantabria Jatetxean.
  • 17:00.- Narbaiza eta Meabebasterretxea bertsolarien saioa.
  • 17:30 - 21:00.- BETE ZAITEZ...BAINA EMOZIOZ! Alkoholaren inguruko kanpaina informatzaile eta hezitzailea. Sasoia elkarteak ( Osasun heziketa eta drogamenpekotasunen prebentzioa) alkoholemia kontrolak egingo ditu. Antolatzaileak: Eibarko Udala eta Eusko Jaurlaritzako Droga Gaietako Zuzendaritza.
  • 17:30.- Dantza solte txapelketa 15 urtetik gorakoentzat. Gehien jota 10 bikote onartuko dira, aldez aurretik gonbidatuak.
  • 19:00 - 23:00.- Dantzaldia DRINDOTS taldearekin.

Irailak 13, Kofradia eguna eta baserritar jubilatuen eguna

  • 10:30.- Simón Aldazabal XIV. Antxitxiketaldia. Alberto Zabalari omenaldia. Eibarko Klub Deportibotik irten eta Arrateraino (Orbeko bidetik).
  • 11:00.- Meza Nagusia Gorrotxategi eta Narbaiza bertsolariekin. Meza ostean, aurreskua Kezka Dantza taldearen eskutik. Ondoren prozesioa Usartza Txistularien Bandak lagunduta.
  • 12:00.- Pilota partiduak. Antolatzailea: Eibarko Klub Deportiboa.
  • 12:00.- Paella lehiaketa.
  • 12:30.- Herri kirolak.
  • 14:00.- Paella lehiaketaren sari banaketa.
  • 14:30.- Jubilatuentzako bazkaria KRABELIN Jatetxean. Baserritar nagusiei opariak banatuko zaizkie. Trikitilari eta bertsolariek ere parte hartuko dute.
  • 17:30.- Idi probak.

Dokumentuaren akzioak