Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Arrateko jaiak: irailak 7-8-15

2013/07/24
Opor bueltan zain izango ditugu Arrateko Amaren jaiak, ekitaldiz beteak: bertsolariak, KEZKA dantza taldearen "Arrateko Amaren Dantzak", trikitilariak, Kofradixa eguna…

Arrateko jaiak 2013. Hona hemen egitaraua:

ARRATEKO AMAREN JAIAK 2013

Irailak 7, Arrate bezpera

  • 13:00.- Herri kirolak. Deporte rural.

  • 18:00.- Meza Arrateko Santutegian, eta ondoren, Salbea. Jarraian, txupinazoa eta kanpai errepika.

  • 21:00.- Bertso Afaria: Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Iker Zubeldia. Gaijartzailea: Asier Ibaibarriaga. Kantabria jatetxean. Sarrerak: 29,50 € (bazkideentzat) eta 30 €. (Sagarbitxa - Kultu - Kantabria - ...eta kitto!). Antolatzailea: "... eta kitto!".

  • 23:00.- Rock kontzertua. 

Irailak 8, Arrate eguna- Día de Arrate

  • 10:00.- Azitaingo surtidoretik irten eta Arratera igoera, Ama Birjinaren pausoen bide zaharretik. Salda, txorizoa eta ardoa banatuko dituzte Zesteroko iturrian Jai Batzordeak antolaturik.

  • 10:00.- Kittonbola!

  • 10:30.- kalejira Eibarko Usartza Txistulari taldearen eskutik.

  • 11:00.- Meza Nagusia Arrateko Santutegian. Kezka dantza taldeak eta Usartza Udal Txistulari taldeak Arrateko Amaren ezpata-dantza egingo dute. Ondoren Arrateko Amaren prozesioa Usartza Txistulari taldeak, Jainaga eta Narbaiza trikitilariak, Kezka Dantza Taldeak, bertsolariek eta agintariek lagundurik. Arrateko Amaren ezpata-dantza egingo dute.

  • 12:30.- Kezka Dantza Taldeak eta Usartza Udal Txistulari Taldeak Arrateko Amaren Dantzak aurkeztuko dituzte zelaian.

  • 13:30.- trikitilari eta bertsolarien saioa.

  • 17:00.- Bertsolarien saioa.

  • 17:00.- Arrateko Amaren Hiru Txirlo Saria. Antolatzailea : Asola Berri Elkartea

  • 17:30 - 20:30.- BETE ZAITEZ…BAINA EMOZIOZ! Alkoholaren inguruko kanpaina informatzaile eta hezitzailea. Sasoia elkarteak ( Osasun heziketa eta drogamenpekotasunen prebentzioa) alkoholemia kontrolak egingo ditu. Antolatzaileak: Eibarko Udala eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta mendekotasunen Zuzendaritza.

  • 17:30.- dantza solte txapelketa. 10 bikote onartuko dira, aldez aurretik gonbidatuak (bost 15 urtetik gorakoak eta beste bost beherakoak)

  • 18:30 - 21:00.- dantzaldia DRINDOTS taldearekin.

 

Irailak 15, Kofradia eguna eta baserritar jubilatuen eguna

  • 10:30.- Simón Aldazabal XVIII. Antxitxiketaldia. Eibarko Klub Deportibotik irten eta Arrateraino (Orbeko bidetik).

  • 11:00.- Meza Nagusia bertsolariekin eta Arrateko ezpata-dantzariekin. Ondoren prozesiso Usartza Txistulari Bandak lagunduta.

  • 12:00.- Paella lehiaketa.

  • 14:00.- Paella lehiaketaren sari banaketa.

  • 14:30.- jubilatuentzako bazkaria Krabelin Jatetxean. Baserritar nagusiei opariak banatuko zaizkie. Trikitilari eta bertsolariek ere parte hartuko dute. Txartela 37 €. (Krabelin jatetxean).

  • 17:30.- idi probak.

Antolatzailea: Eibarko Udala

Laguntzaileak: Andirao Elkartea, "... eta kitto!", Asola Berri Elkartea, Betikuak, Eibarko Klub Deportiboa / Kezka Dantza Taldea – Atletismo Batzordea - Pilota Batzodea

 

Dokumentuaren akzioak