Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Astelehenean, abenduaren 1ean, bukatzen da Mercedes Kareaga Bekaren lanak aurkezteko epea

2025/11/28
Aurtengo deialdirako aukeratu den gaia “Instrukzio Publikoa Eibarren (1880-1936). Herriko maistrak” izan da

Mercedes Kareaga, Kepa Enbeita (Urretxindorra) eta Manuel Egileor. Argazkia: Indalezio Ojanguren (guregipuzkoa).

Abenduaren 1a izango da Mercedes Kareaga Bekaren lanak aurkezteko azken eguna. Proiektuak gehienez 15 orrialde izango ditu, zeinetan, gaia eta ikerketa garatzeko modua zehaztu beharko baitira, honako hauek azalduz: lanaren ikerketa-esparrua; aurrekariak eta gaiaren gaur egungo egoera; ikertzailearen edo taldearen esperientzia; helburuak, materialak, baliabideak eta lan-metodologia; lana garatzeko kronograma; aurreikusitako emaitzak eta horien interesa eta beste finantzaketa-iturri batzuk, halakorik balego.

Aukeratu den ikergaia hau izan da: Instrukzio Publikoa Eibarren (1880-1936). Herriko maistrak. Gai honekin tokiko historian hutsune bat betetzea eta herriko maistren lana bistaratzea espero da.

Oinarri guztiak ikusi eta eskaerak egiteko jarraibideak esteka honetan daude eskuragarri.

https://www.eibar.eus/eu/tramiteak/bekak-dirulaguntzak-laguntzak/mercedes-kareaga-beka-2025

Dokumentuaren akzioak