Aurrera doa “Eibar erretrofotografiatu, 1950-1970” lana, antzina eta oraina argazkietan batzeko asmoa.
1966. José Antonio Baqué futbolari eibartarra. Argazkia: SD Eibar Futbol Taldea. Erretrofotografia: Gorka Castrillo.
Ikerketa proiektu honek 1950. eta 1970. arteko Eibarrera bueltatu eta hura bisitatu nahi du. Eta data aukeraketa hori ez da ausazko erabakia izan: hamarkada horietan aldaketa sakonak jasan zituen hiriak, gerra osteko berreraikitze-prozesua bukatu zen, aldaketa ekonomiko-industrialak milaka pertsona erakarri zituen 1950etik 1970era bitartean, eta, azkenik gainbehera, tailer handiek Eibartik alde egin zutenean.
Argazkien bilketa-lanak eta argazkiak berriro egiteak hiriaren aldaketa nolakoa izan den ikusaraziko digute: ekonomia industrialeko hiri bat izatetik merkataritza-hiri izatera nola heldu garen ikustea. Argazki bata bestearen gainean jarrita, geruzaz geruza joango gara hiriaren urte garrantzitsu haietako historia josten.
Gorka Castrillok gai asko landuko ditu (kirola, jaiak, industria, immigrazioa, udal obrak…). Guztira, 350 argazki.
Dokumentuaren akzioak