Azken 10 urteetan 68 agiri zaharberritu ditu Eibarko Udal Artxiboak
San Juan jaietako kartela (1913)
Aurten, Eibarko historia ezagutzeko garrantzitsuak diren hiru agiri zaharberritu dira.
Lehenengo dokumentua, 1558. urtekoa, Domingo de Malleak Eibarko kontzejuaren aurrean jarritako kaparetasun-auziari buruzkoa da. Bere kaparetasuna egiaztatzea eskatzen du agirian.
Bigarrena, 1672. urtekoa, oso dokumentu interesgarria da Eibarko genealogiaren azterketarako. Agiri horretan, Juan de Suinagak informazioa eskatzen du Cadizen bizi den Diego de Suinaga bere seme legitimoaren jatorriaren eta izaeraren inguruan.
Hirugarren agiria oso egoera txarrean zegoen suaren eta hezetasunaren ondorioz, eta ezinezkoa zen hura kontsultatzea. Cristobal de Sugadi herriko eskribauaren 657 orriko paper-sorta bat da.
Zaharberritze lan hauen aurrekontua 7.120,85 euroko izan da eta Foru Aldundiaren 4.272,51 euroko dirulaguntza jaso du.
Azken 10 urteetan 1552 eta 1954 urte bitarteko 68 dokumentu zaharberritu ditu Eibarko Udal Artxiboak. Horien artean esanguratsuenetakoak hauek dira:
- 1668.urtean Antonia Zabalaren aurka jarritako ofiziozko auzi kriminala, Eibarko hiribilduko dontzeila batzuei letra iraingarriz idatzitako abesti bat euskaraz errezitatzeagatik.
- 1794an Felix de Aramburu eskribauak idatzitako agiria, frantziarren inbasioaren historia azalduz.
- 1913ko sanjuanetako kartela.
- 1722. urtean Martin de Isasmendik armen forjaketari buruz jasotako informazioa.
Dokumentuaren akzioak