Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Azken 10 urteetan 68 agiri zaharberritu ditu Eibarko Udal Artxiboak

2024/07/22
Duela 30 urtetik hona dokumenturik adierazgarrienak zaharberritzeko programa bat garatzen ari da Udal Artxiboa. Aurten, Eibarko historia ezagutzeko garrantzitsuak diren hiru agiri zaharberritu dira.

San Juan jaietako kartela (1913)

Lehena 1558. urtekoa da, Domingo de Malleak Eibarko kontzejuaren aurrean jarritako kaparetasun-auziari buruzkoa. Bere kaparetasuna egiaztatzea eskatzen du agirian.

Bigarrena 1672. urtekoa da eta Eibarko genealogiaren azterketarako dokumentu oso interesgarria da. Juan de Suinagak Cadizen bizi den Diego de Suinaga bere seme legitimoaren jatorriaren eta izaeraren inguruko informazioa eskatzen du.

Azken agiria oso egoera txarrean zegoen jasandako suaren eta hezetasunaren ondorioz, eta ezinezkoa zen hura kontsultatzea. Cristobal de Sugadi herriko eskribauaren 657 orriko paper-sorta bat da.

Zaharberritze hauen aurrekontua 7.120,85 euroko izan da eta Foru Aldundiaren 4.272,51 euroko dirulaguntza jaso du.

Azken 10 urteetan 1552 eta 1954 urte bitarteko 68 dokumentu zaharberritu ditu Eibarko Udal Artxiboak. Horien artean esanguratsuenetakoak hauek dira:

  • Ofiziozko auzi kriminala Antonia Zabalaren aurka, Eibarko hiribilduko dontzeila nagusiei letra iraingarriz idatziko abesti bat euskal hizkuntzan errezitatzeagatik. 1668
  • Etsai frantziarraren inbasioaren historia “Eskribaua: Felix de Aramburu”. 1794
  • San Juanenetako jaien kartela. 1913 (Argazkian ikusgai)
  • Martín de Isasmendiren informazioa armen forjaketari buruz. 1722

 

Dokumentuaren akzioak