Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Azpilikueta aita-semeen “Atzo goizeko ipuiñak” bildumaren azken biñeta: herriaren etorkizuna

2021/12/23
Eibarren 675. urteurrena ospatzeko gure historiaren parte diren pasadizoak eta istorioak ekarri dizkigute gogora.

"Atzo goizeko ipuinak"

Jose Antonio Azpilikueta marrazkilariak eta haren seme Martinek biñeta bana egin dute hilero Eibarko historiatik aukeratutako zenbait gertaera, pasadizo eta kontu hizpide hartuta. Guztira 20 biñeta egin dituzte Eibarrek 675 urte bete dituen honetan.

Oraingoan, aspaldiko kontuak alde batera utzi eta “Atzo goizeko ipuiñak” bildumari amaiera emateko, denboraren makina barruan sartu dira marrazkilariak. Ematen du Eibarrek bizirik jarraituko duela hemendik 675 urtera ere…

Bestalde, Ego Ibarra batzordeak urteurreneko ekitaldiei urtarrilean emango die amaiera, kuartelaren horman jarriko bederatzi argazki erraldoiekin eta Jon Bagues musikologoak San Andres elizako kantolararen inguruan eskainiko duen hitzaldiarekin.

Dokumentuaren akzioak

etiketak: 675urte