Azpilikuetatarren "Atzo goizeko ipuiñak": 1563. urteko martxoaren 11n, Pio IV.a Aita Santuak, Arrateko jaia, Kontzezio egunetik (abenduan 8an) irailaren 8ra aldatu zuenekoa
Mugikak dio jatorrizko dokumentua (Eibarko Artxiboan zegoena) 1794. urtean galdu zela, eta gaztelerazko bertsioaz gain fraile agustindarrak euskarara ere itzuli zuela.
1563. urteko martxoaren 11n, Pio IV. Aita Santuak, “iglesia rural de la bienaventurada Maria de Arrate”ko “Concepción de la bienaventurada Virgen Maria” Kofradiak eskatuta, Arrateko jaia, Kontzezio egunetik (abenduak 8) iraileko Ama Birjinaren jaiotza-egunera aldatu zuen, eliza mendi gain baten egotera, sasoi horretan eguraldia on samarra izaten zelako eta, horrela, jende gehiagok hartuko zuelako parte ospekizunetan: “que es cuando no ocurren nieves ni fríos, y la dicha función de la festividad se celebraría con mayor veneración y concurso del pueblo”.
Ordutik hona ospatu dira Arrate eguna eta hurrengo domekako Kofradia eguna. Eta marrazkilariak Vatikanoaren bilkura irudikatu du…
Dokumentuaren akzioak