Daniel Txopitea (1950-1997) eta Ainize Txopitea: aita-alaben arteko erakusketa hil honen 20an amaituko da.
Daniel Txopitearen erretratua. Egilea: Fernando Beorlegui (Iturria: eusko-news)
Txopitea, armagin-familia bateko semea jaiotzez, Iñaki Larrañaga, Fernando Beorlegui eta Marino Plaza artistek 1975ean sortu zuten Goruntz taldeko kide genuen.
Edorta Kortadi arte-kritikariaren iritziz. Txopiteak balio handiko lanak egin zituen, irudimen handikoak. “Haizeak kizkurtutako oihal zatiekin osatua, egurrezko urkilekin zorroak modu basatian zeharkatua, ehunez edo metalez egindako egiturak, gerrako burukoak, bere lan magiko eta surrealista horiek, nahitan jarrita, errealitate fantastikoa sortzen dute”. Halaxe zioen Kortadik 1998an, Eibarren egindako erakusketaren harira, haren lanei buruz idatzitako artikulu sakon bezain eder batean.
Orain, 1998an eta 2009an Eibarren izan ziren Daniel Txopitearen bakarkako erakusketen ondoren, RE_ENCUENTRO aita-alaben arteko atzera begirako erakusketa antolatu da; alde batetik, Txopitea zena dugu, eta, bestetik, Ainize haren alaba bakarra, arte-sortzailea eta Txopiteari buruz antolatzen ari diren hitzaldi eta erakusketa ibiltarien komisarioa. Erakusketa honetan aita-alabak eskutik oratuta bezala doaz.
Dokumentuaren akzioak