Ego Ibarra 2014: Eibarko industria-eraikinen ikerketa
Beistegui tailer zaharra (gero Leonardo Azpiri izan zen), Arragueta kalearen amaieran
Horrela, Eibarko industria-eraikinen datu-base zehatz bat sortuko da.
Orain egin duen inbentariatze-lan horretan, tailer horiek plano orokor batean kokatu ditu, hiriaren barruan duten tamaina nolakoa den ikusteko. Bestalde, tailer bakoitzaren egoera ere zehaztu du (antolamenduz kanpo dauden ala ez). Memento honetan, artxibo lanean dago murgilduta eta eraikin bakoitzaren espedientea eta plano historikoak aztertzen dihardu.
Hurrengo urratsa, argazki historikoak bilatzea eta herriko tailerron proiektuak egin zituzten arkitektoen artxibo pertsonal guztiak aztertzea izango da; baita tailer horietako ugazabekin hitz egitea ere. Beraz, karakterizazioa da une honetan lantzen ari dena, eta hori amaitu ondoren, balorazioari ekingo dio, bata zein beste derrigorrezkoa baitira “Eibarko industria ondarearen plana” prestatzeko.
Dokumentuaren akzioak