Ego Ibarra Batzordearen Eibarko Industria Ondareari buruzko ikerketa.
2016/12/12
Mikel Aparicio ikerlariak Ego Ibarra batzordean aurkeztu du 2016an egindako lana, tailerren arkitektura eta hiri-bilakabidea aztertzean datzana.
Laspiur
Beste lan batzuen artean, aurtengoan auzorik auzo antolatu dira Udal Artxiboko signaturak eta hainbat eraikin oso modu sakonean aztertu dira. Agiriak ere ahazteke: besteak beste, Udalean dauden planoak eta Eusko Jaurlaritzakoak, Regiones Devastadas deritzon atalekoak, garrantzia handikoak lan honetan.
Panpo tailerraren azterketa dugu horren adibideetako bat (kontsultatu PDFa) edota hemen azpian erakusten dizuegun animazioa, non Laspiur tailerraren garapen historikoa irudikatzen den (Bidebarrieta kalean).
Dokumentuaren akzioak