Ego Ibarra batzordeburua hil da, Miguel Lopez de Guereñu
2010/09/15
Miguel Lopez de Guereñu, Ego Ibarra batzordeko presidentea, gaur gauean hil da 47 urte zituela. 2003az geroztik zen Eibarko udaleko zinegotzi.
Miguel López de Guereñu
Historian lizentziatua bazen ere, Lopez de Guereñuk DBnet enpresa sortu zuen, informatika alorreko enpresa. Lopez de Guereñu talde sozialistaren zinegotziak hainbat kargu izan ditu Eibarko udalean: Informatika, Merkataritza eta Industria sailetako buru izan zen hasieran; gero, 2007an Obra sailaren ardura hartu zuen eta 2010ean Ego Ibarra batzordearen kargu egin zen. Azken unera arte egin du beharra batzorde barruan.
Irailaren 16an -osteguna- izango da hileta zibila Txaltxazelaiko auditorioan, arratsaldeko 7etan.
Dokumentuaren akzioak