Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibar herriaren 675. urteurrenean hitzaldiak antolatu dira Eibarko DBH4 eta Batxilergoko ikastetxeetarako.

2021/03/02
Ego Ibarra batzordeak herriko ikastetxeekin batera egindako elkarlanari esker, Historian aditu diren hainbat irakaslek hitzaldiak eskainiko dituzte martxoan zehar.

Argazkiak; Auñamendi entziklopedia, Zarauzko hitza, Lea-Artibaiko Hitza.

Herriaren sorreraren 675. urteurrenean, Ego Ibarra Batzordeak hitzaldi sorta bat antolatu du gure historia hurbilaren hainbat pasarte Eibarko ikasleengana gerturatzeko, adituen eskutik. Helburua da gazteen artean Historiarekiko interesa piztea eta ikasketa-prozesuaren amaieran gainditu beharreko selektibitate-probarako laguntza edo pizgarri osagarri bat eskaintzea, kalitatezko konferentzien bidez. Xede  hori kontuan hartuta, ikastetxeei proposamena egin zaie zer gaitan sakondu nahi duten esan dezaten, horren arabera hitzaldiak eta adituak aukeratzeko.

Lehenengo hitzaldia Iosu Chueca historialariak emango du martxoaren 5ean, Ignacio Zuloaga Institutuan, eta aztertuko duen gaia hauxe izango da: “Langile Mugimendua XIX. mende bukaeran eta XX. mende hasieran Eibarren eta Inguruan”. Martxoaren 9an ere hitzaldi bera emango du Institutuan, ikasle askoko ikastetxea delako.

Bigarren hitzaldia Ludger Mees historialariak emango du martxoaren 18an, Coliseo Antzokian, gai hauxe hizpide hartuta: “El  proceso de creación y desarrollo del Estatuto de Autonomia de 1936" (1936ko Autonomia Estatutuaren sortze-prozesua). Coliseoan egitearen arrazoia aforoa da, Aldatze ikastetxeak ez duelako behar bezalako aretorik distantziak errespetatuz ikasle guztiak biltzeko.

Hirugarren hitzaldia Unai Belaustegi Bedialaunetak emango du egun bitan, martxoaren 16an eta 23an, La Salle ikastetxean, eta gaia “II. Errepublika eta Gerra Zibila” izango da.

Hitzaldien aurretik ikasleek klasean landuko dituzte gaiak eta galderak prestatuko dituzte hizlariei galderak egiteko. Egoera bereziko urteurrenean, elkarlanean oinarritutako hitzaldiak antolatu dira,  ikastetxeek dituzten premiei erantzun nahian. 

Dokumentuaren akzioak

etiketak: 675urte