how to add a hit counter to a website
Logo Eibarko Udala Español

Eibarko eskolekin elkarlanean, Ego Ibarra Batzordeak historiako hitzaldi-sorta antolatu du ikasleentzat

Institutuan, La Salle Ikastetxean eta udaletxean izango dira hitzaldiak
Eibarko eskolekin elkarlanean, Ego Ibarra Batzordeak historiako hitzaldi-sorta antolatu du ikasleentzat
2026/02/20

Urtero bezala, aurten ere, herriko eskolekin lankidetzan hitzaldi-ziklo bat antolatu du Ego Ibarra Sailak. DBH 4 eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako hitzaldien gaia ikastetxeek aukeratzen dute, helburua ikasgaien gaitegiarekin erlazioa izatea baita.

Hona hemen 2026ko otsailean eta martxoan izango diren hiru saioen gaineko informazioa:

 

Otsailak 27, udaletxeko Udalbatza Aretoan (Aldatzeko ikasleentzat):

Diktadura frankista (1939-1959). Gerraostea eta autarkia

Maria Laespada Lazpita

Martxoak 10, La Salle Ikastetxean

Diktadura frankista (1959-1975). Garapen ekonomikoa eta gizarte eraldaketak

Jon Aldabaldetreku Delgado

Martxoak 18, Eibar BHI

Euskaldunak  2. Mundu Gerrako konzentrazio esparruetan

Etxahun Galparsoro Ansola

 

Nahiz eta ikasleei zuzendutako hitzaldiak izan, herritarrek ere gerturatzeko aukera dute. Hori horrela, hitzaldiren batera joan nahi izanez gero, helbide honetara idatzi beharko da: egoibarra@eibar.eus