Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Euskal Jaiaren 50. urteurrena argazki-liburu ikusgarriarekin eta dokumental paregabearekin dator besapean

2015/05/22
Betidanik herrian sustraitutako jaiaren 50. urteurrenak, Eibarko Euskal Jaia, oroimenezko argazki-liburu eder bat eta dokumental bat dakarzkigu aurtengoan. Maiatzaren 27an aurkeztuko dira biak Coliseoan, iluntzeko 7etan.

1965eko lehenengo edizioko argazkia. Egilea: Plazaola

Klub Deportiboak “Badiharduguren” laguntzaz kaleratuko duen dokumentalean, irudiz eta pelikula zaharrez gain, 60. hamarkadatik 2015era bitartean zer horretan lanean jardundako eibartar guzti haietako batzuk agertuko dira: Amatiño, Maite Aranberri, Maite Narbaiza, Arantza Larrañaga, Jose Luis Perez Sarasketa, Ana Mallagarai, Iñigo Gerra eta Lopez de Guereñu "Piti", Mariano Luke, Fernando Abanzabalegi, Oier Araolaza.

Liburuak 204 orri eta 500 argazki inguru ditu. Eibarko Klub Deportiboko Kultura batzordeak “…eta kitto”ko Jose Luis Gorostegik egindako koordinazio- eta maketazio-lanari esker kaleratzen du.

Biak, liburua zein dokumentala, herriko etxe guztietan betiko gordetzeko dokumentuak dira.

Dokumentuaren akzioak