Eibarko herriaren 675. urteurrenaren logotipoa aurkezteko epea datorren astean amaitzen da, hilaren 15ean hain zuzen ere.
650. urteurrenaren (1996) logotipoa liburuaren azalean, Andres Palacios Iraolagoitia eibartarrarena.
Eibar 1346-2021 lemapean egingo den logotipo-lehiaketaren saria 1.346 eurokoa da eta urtarrilaren 15ean amaitzen da lanak aurkezteko epea. Parte-hartzaileek gehienez 2 lan original aurkeztu ahal izango dituzte.
Lehiaketa honetan Eibarren bizi edo, Eibarren jaio arren, beste nonbaiten bizi den pertsonek har dezakete parte. Aukera polita da herriaren historia eta sormena lantzeko.
Hona hemen lehiaketan parte hartzeko Oinarriak. Eta gogoratu: urtarrilaren 15ean amaitzen da aurkezteko epea.
Dokumentuaren akzioak