Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko herriaren 675. urteurrenaren logotipoa diseinatzeko lehiaketa Andrea Garcia Alvarezen lanak irabazi du.

2021/02/04
Andrea Garcia Alvarezen proposamenak irabazi du Eibar herriaren 675. urteurrenaren harira antolatu den logotipo-lehiaketa. Guztira 11 lan aurkeztu dira. Hasierako fase batean, epaimahaiak horietatik hiru hautatu zituen udal webgunean jarri eta herri-bozketa bidez irabazlea aukeratzeko.

Finalera pasatu ziren Logotipo del 675 aniversario, roble&laurel, eta Logotipo conmemorativo de Eibar lelopean aurkeztutako lanak. Ondoren udal webgunera igo eta urtarrilaren 21etik 31ra bitartean jendeak aukera izan du gustukoenari botoa emateko.

Udal webgunean 336 boto jaso dira guztira, haietatik 58 baliogabeak, errepikatuta egoteagatik edo ezarritako baldintzaren bat ez betetzeagatik. Hauxek izan dira bozketaren emaitzak: Logotipo del 675 aniversario lanak 190 boto jaso ditu, roble&laurel lanak 66, eta Logotipo conmemorativo de Eibar lelopean aurkeztutakoak 22. Epaimahaiak egin duen lanaren zertzelada guztiak aktan daude jasota.

Hortaz, Andrea Garcia Alvarezen logotipoa izango da hemendik aurrera 675. urteurrenaren harira egingo diren ekitaldietan azalduko den logo ofiziala. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, hona hemen bozketaren akta (PDF).

Dokumentuaren akzioak

etiketak: 675urte