Eibarko Kirol Elkarteak, herriko fotball taldeak, 75 urte: 1940-2015
Argazkia: Ipurua, 1957, Eibar-Alavés partida. Argazkia eman duena: Felix Arrizabalaga, Apotxiano.
1940ean batu ziren “Unión Deportivo Eibarresa” eta “Deportivo Gallo” taldeak eta handik sortu zen gaur egun ezagutzen dugun Eibar Kirol Elkartea edo futbol taldea. Erakusketak, urte hartatik 2014. urtean lehenengo mailara igo artekoa hartzen du. Beraz, taldearen historia islatuko da hainbat erretratu, bideo eta dokumentutan 2015eko urtarrilaren 9tik otsailaren 1era arte.
Erakusketaren helburu nagusia hauxe da: 75 urte hauetan Eibar gorengo mailara heltzen lagundu duten pertsona guztiei eskerrik beroenak ematea eta haien lana aitortzea.
Dokumentuaren akzioak