Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Musika Eskolako Koro Gaztea ETBko kantu lehiaketaren finalean

2010/04/20
Elena Martin zuzendariaren gidaritzapean, hauek dira korua osatu duten gazteak: Andoni Arrieta, Andrea Gonzalez, Ane Lahidalga, Eva Garcia, Ines Oiartzabal, Irene Hernando, Itxaso Iregui, Janire Fernandez, Jone Paguey, Julen Sarrionaindia, Lorena Gonzalez, Maialen Insausti, Miren Egaña, Miren Zulaika eta Sergio Morenza.

Elena Martin Lapeyra irakasleak zuzentzen du Eibarko Udal Musika Eskolako "Koro Gaztea"; Elena umetan hasi zen musika ikasten, 9 urterekin, Arrate Iñarrairaegiren eskutik. Jesus Maria Sagarnak harmonia erakutsi zion. Donostiako Kontserbatorioan azkendu zituen solfeo, piano eta koro ikasketak, Laurentino Gomez eta Teresa Montero bezalako irakasle prestuekin. Harmonia modernoa eta inprobisazio ikasketak ere egin ditu, eta  koru-prestaketan,  Sarasola, Astulez eta Alearaz irakasleen ikastaroak izan ditu lagungarri eta ikasgai. 2004az geroztik Eibarko Juan Bautista Gisasola musika eskolako irakaslea da eta solfeo, piano eta koro klaseak ematen ditu.

Andoni Arrieta, Andrea Gonzalez, Ane Lahidalga, Eva Garcia, Ines Oiartzabal, Irene Hernando, Itxaso Iregui, Janire Fernandez, Jone Paguey, Julen Sarrionaindia, Lorena Gonzalez, Maialen Insausti, Miren Egaña, Miren Zulaika eta Sergio Morenza  gazteak dira "Eibarko Koro Gaztea" osatu eta ETBren "Oh happy day" lehiaketa horretako finalera heltzea lortu dutenak.

Lehiaketa honetan musika-talde eta abeslari askoren kantuak abestu dituzte (Su ta Gar, Alaitz eta Maider, Antonio Vega, Blunt...). Pedro Luke eibartarraren laguntza izan dute espresioa landu eta kantuak interpretatzeko orduan.

oh happy day

Dokumentuaren akzioak