Eibarko Talde Errepublikanoaren Emakume Sozialistek Niceto Alcala Zamorari oparitutako arma berreskuratu dute

Aurreko asteburuan Goardia Zibilak aspaldi desagertuta zegoen arma bat berreskuratu zuen Frantzian. Pistola hau, balio historiko handiko pieza, 1931n egindako Eibarko Star markako D modelo pistola damaskinatua da.
1932. urtean Niceto Alcala Zamora Bigarren Errepublikako presidentea Eibarrera etorri zen bisitan, eta Eibarko Talde Errepublikanoaren Emakume Sozialistek arma hau oparitu zioten. Arman argi ikus daiteke esaldi hau: “Al primer ciudadano de la República”.
Arantza Lasak “Mujeres de Eibar” liburuan ere pasarte horren berri ematen du, eta egileak dioenez: “Luego se vio que don Niceto aborrecía las armas”.
Eibarrera bisita egin eta urte batzuetara, Gerra Zibilaren hasierarekin batera, Alcala Zamora Frantzian exiliatu zen 1941. urtera arte. Une hartan, Alemaniako tropen okupazioa dela eta, Argentinara joan zen bizitzera, non 8 urte geroago hil zen. Geroztik ez da arma honen inguruan gehiago jakin gaur egunera arte.
Eibartarren Ahotan atalean Luciana Larreategiren elkarrizketa ikus daiteke, baita Salvador Marzana Amuateguik presidentearen bisitaren inguruan egiten dituen gogoetak entzun ere.
Dokumentuaren akzioak