Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarrek 27.541 biztanle ditu

2013/01/18
Eibarrek 27.541 biztanle ditu, 14.180 emakume eta 13.361 gizonezko. Atzerritarrak 1.898 dira, 65 herrialdetakoak. Datuok 2013ko urtarrilaren 1ean ateratakoak dira, Udal Idazkaritza saileko Estatistika Atalak emandakoak.

Eibarrek 2011. urtean 27.523 biztanle zituen (datuaren data: 2011-1-12) eta 2012. urtean 27.625 (datuaren data: 2012-1-9). Atzerritarrak 1.599 ziren 2011. urtean eta 1.778  2012an.

Hona hemen biztanleak adinaren arabera sailkatuta:

  • 0tik 25 urte bitartekoak: 5884
    • Emakumeak: 2949
    • Gizonezkoak: 2935
  • 26tik 50 urte bitartkoak: 9527
    • Emakumeak: 4559
    • Gizonezkoak: 4972
  • 51tik 65 urte bitartekoak: 5865
    • Emakumeak: 2974
    • Gizonezkoak: 2891
  • 65etik gorakoak: 6261
    • Emakumeak: 3698
    • Gizonezkoak: 2563
  • 100 urtetik gorakoak: 6
    • Emakumeak: 6

Eibarren 65 herrialde ezberdinetako pertsonak ditugu gure artean. Atzerritarrak 1898 dira. Gehienak Marokokoak dira (648), gero Portugalekoak datoz (121), hurrenik Kolonbia (109), Bolibia (100), Pakistan (98), Dominikar errepublika (91), Brasil (74), Peru (47) Ekuador (62), Algeria (53), Senegal (52), Txina (44), Errumania (39), Venezuela (34), Nepal (32), Nikaragua (30), Argentina (23), Mali (22) eta Kuba (21) dira jatorri ugarienak. Horiez gain ondoko leku hauetakoak ditugu: Alemania (5), Angola (9) , Australia (2), Belgika (2), Benin (1), Bielorrusia (1), Bosnia (5), Bulgaria (4), Cabo Verde (2), Chile (15), Kongo (7), Costa Rica (3), Egipto (3), El Salvador (3), Eslovenia (1), EEUU (3), Filipinak (2), Finlandia (1), Frantzia (14), Britainia Handia (10), Grezia (1), Ginea Bissau (1), Honduras (10), Hungaria (8), Irlanda (3), Italia (17), Jordania (7) , Mauricio (1), Mauritania (15), Mexiko (5), Montenegro (1), Herrialde Behereak (3), Paraguay (2), Polonia (1), Kongo (DR) (3), Errusia (4), Serbia (1), Siria (1), Suedia (1), Ukraina (1), Uruguay (6), Vietnam (1).

Dokumentuaren akzioak