Eibarren 27.474 pertsona bizi gara, 14.148 andrazko eta 13.326 gizonezko. 2016an, 27.493 ginen; 2017an, 27.496.
2018ko urtarrilaren 1ekoa dugu Udaleko Idazkaritza saileko Estatistika Atalak emandako 27.474 biztanleren datu hori. Hona herriak dituen biztanleak adinaren araberako portzentajetan adierazita:
- 0tik 25 urte bitartekoak: 6.311 (% 22,97)
- 26tik 50 urte bitartekoak: 8.896 (% 32,38)
- 51tik 65 urte bitartekoak: 5.804 (% 21,13)
- 65etik 100era bitartekoak: 6.457 (% 23,50)
- 100 urtetik gorakoak: 6 (% 0,02)
Eibarren 68 herrialdetako 2.209 pertsona dauzkagu gure artean (% 8,04). Gehienak Marokokoak dira (823), ondoren Dominikar Errepublika (123), Senegal (108), Pakistan (105) eta Nikaragua (98) dauzkagu, eta, ondoren, Portugal (87), Kolonbia (81), Brasil (74), Bolivia (69), Venezuela (62), Aljeria (53), Errumania (37), Nepal (34), Nigeria (33), Txina (33), Ekuador (31), Kuba (30), Peru (22), Argentina (21), Bangladesh (20), Honduras (20), Britainia Handia (17), Italia (16), Kongoko Errepublika Demokratikoa (15), Mali (14) eta Albania (12). Ondoko herrialde hauetakoak ere, gutxi izan arren, baditugu: Kongo (10), Frantzia (9), Angola (9), El Salvador (8), Paraguai (8), Mauritania (8), Kamerun (7), Mexiko (6), Ukraina (6), Errusia (5), Irlanda (5), Egipto (4), Palestina (4), Alemania (4), Bosnia-Herzegovina (4), Estatu Batuak (4), Boli Kosta (3), Suedia (3), Ginea Ekuatorial (3), Ghana (3), Ginea (3), Bulgaria (3), Filipinak (2), Herrialde Behereak (2), Eslobenia (2), Japonia (2), Uruguai (2), Serbia (2), Afganistan (1), Bielorrusia (1), Finlandia (1), Hungaria (1), Australia (1), Belgika (1), Txile (1), Kabo Berde (1), Costa Rica (1), Montenegro (1), Polonia (1), Afrika Erdiko Errepublika (1), Tailandia (1), Irak (1). Azkenik, 23 aberrigabe edo apatrida eta erlazio diplomatikorik ez duen herrialdea (1).
Dokumentuaren akzioak