Errepublikaren 90. urteurreneko hitzaldi biak sarean: "Errepublikanismoa Gipuzkoan" eta "Emakumea eta II. Errepublika".
“Errepublikanismoa Gipuzkoan: Eibarko Paktu Federaletik (1869) Espainiako Bigarren Errepublikaren aldarrikapenera” hitzaldian Belaustegi irakaslea errepublikanismoaz aritu zen, alegia, estatu mailan eta Euskal Herrian XIX. mendearen bigarren erdialdean nabarmendu zen kultura politiko bereziaz, iraultza liberalen testuinguruan sortua eta garatua. Hasiera 1869ko ekainaren 23an kokatu zuen, Eibarren Paktu Federala sinatu zen egunean, eta hitzaldiaren amaiera, ostera, 1931ko apirilaren 14an, Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zenean.
María José Villa ikerlariak “Emakumea eta II. Errepublika: erronkak, aldaketak eta iraunkortasunak” gaia izan zuen hizpide eta bigarren Errepublikaren aldarrikapena hartu zuen mugarritzat euskal emakumeen historian. Berdintasunaren eta demokraziaren printzipioetan oinarritutako gobernu-eredu berriaz aritu zen, izan ere, 1931n, II. Errepublika iristearekin batera, emakumeen eskubide politikoak ez ezik, hezkidetza, emakumearen nortasun juridikoa edo dibortzioa ere onartu ziren.
Dokumentuaren akzioak