…eta kitto! astekariak atal berri bat sortuko du Ego Ibarra batzordearen “Eibartarren Ahotan” asmoan oinarrituta.
Asunción Larraza (1914-2002)
Astekariko ordezkariak Ego Ibarra batzordeak urriaren 16an egindako bilkurara etorri ziren asmoa azaltzera eta batzordekideek oso ondo hartu zuten atal berri hori sortzeko ideia, Eibartarren Ahotan ahozko funtsa jendearengana helarazteko modu ezin egokiagoa delako.
Esan bezala, “…eta kitto!” astekariak “Eibartarren Ahotan” proiektua erabiliko du oinarritzat, eta hizlariek elkarrizketetan kontatutako pasarterik interesgarrienak aukeratu, gaika bildu eta transkribatu egingo ditu, gaiaren araberako ilustrazioekin lagunduta. Atal berria 2020ko urtearen lehen hiruhilekoan kaleratuko da.
Dokumentuaren akzioak