Gaur Patxi Juaristi Larrinagak II. Errepublikak Hego Euskal Herriko herrietan izan zuen eraginaz hitz egingo du Portalean
Eibarko Udal Artxiboa
II. Errepublikaren aldarrikapenaren 95. urteurrenaren egitarauko azken hitzaldia izango dugu gaur Portalean, arratsaldeko 19:00etan. Hitzaldia Patxi Juaristi Larrinagak emango du, eta Bigarren Errepublikak Hego Euskal Herriko herrietan izan zuen eraginaz arituko da.
Patxi Juaristi soziologoa da eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle titularra. Unibertsitatean hainbat kargu izan ditu: errektoreorde, batzorde ezberdinetako kide… eta Gabriel Aresti katedraren zuzendaria da. Hainbat artikulu eta 15 liburu argitaratu ditu euskal kulturari buruz, euskarari buruz, eta, oro har, hizkuntzei buruz. Gerra Zibilarekin eta memoria historikoarekin lotutako gaien inguruan ere ikertu eta argitaratu du, eta 8 doktorego tesiren zuzendari edo zuzendarikide izan da.
Markinan, Berriatuan edo Lekeition Bigarren Errepublikak izan zuen eragina aztertu eta ikertu du, baita Gerra Zibileko gertakariak ere.
Hitzaldi honek ez dio egitarauari bukaera emango. Igande honetan, hilak 26, Jesus Gutierrezen eskutik Errepublikaren inguruko bisita gidatuak egongo dira: 10:00etan gazteleraz eta 12:15ean euskaraz.
Dokumentuaren akzioak