Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gure herriko andrak. Argazki honetako andrazkoren bat ezagutzen duzu?

2012/03/07
Erretratu honek ehun bat urte inguru ditu eta antzinako Arraindikaleko andrazkoak ditugu bertan. Zoritxarrez, baten izena baino ez daukagu: Josefa Mendicute Echevarria eibartarra dugu eskumatik hasita bigarrena. Besteekin laguntzerik?

Arraindikaleko emakumeak, XX. mende hasieran

Alboan daukazuen erretratua XX. mende hasieran ateratakoa da eta Arraindikaleko andrazkoak agertzen zazikigu bertan. Zoritxarrez,  baten izena baino ez daukagu: Josefa Mendicute Echevarria eibartarra dugu eskumatik hasita bigarrena. Baina besteak ez ditugu ahaztu nah¡; erretratuan dauden beste andra guztien izenak nahiko genituzke batu. Horretarako zuen denon laguntza eskatzen dugu.

Arraindikalea Eibarko kalerik zaharrenetakoa zen. Erreka ibarreko edo bazterreko ortuetara joateko bidea zabaldu zenean sortutako kalea, Mallea etxea 1540an eraiki ondorengoa. Oraindik ere, Arraindikalekoak urtero batzen dira.  Kaleak betiko gal daitezke, jendea ostera, ez: haiek izan zirelako gara gu hemen. 

Argazkia handiago ikusteko, egin klik irudi gainean bertan.

Izenen bat baduzu deitu edo idatzi hona:
Telefonoa: 943 70 84 21. e-maila: egoibarra@eibar.net

Dokumentuaren akzioak