Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gustukoa duzun gaitzizena aukeratzeko egun pare bat gelditzen zaizkizu: domeka honetan, hilak 15, amaitzen da aurkezteko epea.

2015/02/13
Eibarko gaitzizena hautatzeko lehiaketa antolatu dute Eibarko Udal Euskaltegiak eta AEK-k udalarekin lankidetzan, Antxon Narbaizak 1990. urtean egin eta Ego Ibarrak kaleratu zuen Eibarko gatxizenak liburua oinarritzat hartuta.

Halaxe zioen bai Toribio Etxebarria eibartarrak bere Lexikoian: “Eibarren beste gaitxizen ez da erraza beste erri baten”. Euskara eta oroimena; lehena eta oraina; orduko gatza eta piperra eta gaurko mundu birtuala. Hori dena elkartu dute herriko gaitzizenik esanguratsuena edo gustukoena aukeratzeko lehiaketa antolatu duten herriko Euskaltegi biek eta Euskara batzordeak.

Parte hartzeko oinarriak hauexek dituzue:

  • Parte hartu nahi duenak gustukoena duen Eibarko gaitzizena proposatu behar du. Eibarko gatxizenak (Antxon Narbaiza) liburuan asko daude.
  • Gaitzizenak euskaltegietara  edota udal liburutegira joanda aurkez daitezke edo posta elektronikoz: /
  • Ez da beharrezkoa gaitzizena zergatik aukeratu den arrazoitzea.
  • Gaitzizenak aurkezteko epea otsailaren 15ean bukatuko da.

Gaitzizenik gustukoena aukeratzeko botazioa egingo da. Hementxe duzue botoa emateko modua.

  • Botoa www.eibarko-euskara.com web gunean eman beharko da, martxoaren 1a bitartean.
  • Aurkeztutako gaitzizenen artean gustukoena iruditzen zaizuna aukeratu eta botoa eman, ez da besterik egin behar.

Sariak:

  • Saria ematerako orduan, jasotako boto-kopurua eta epaimahaiaren iritzia hartuko dira kontuan:
  • Bi sari emango dira:
  1. Irabazlearentzat: Coliseoko emanaldi baterako bi sarrera, Armagintza Museorako bi sarrera, Kalamuako Parlamentua jokoa eta Gotzon Iparragirreren Eibar Oasi Liberala liburua.
  2. Parte-hartzaileen artean zozketa bidez ateratzen denarentzat: Udalaren argitalpenak.

Dokumentuaren akzioak